XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


Erne zuen belarriok, maiteok...
Zorroztu begiak, xarmagarrienok...
Ahal baduzue eta baldin baduzue, erabili zuen kaskarrak ere...
Eta ongi pasa txepelok...

Alde egiten dute hiruek.

(Gioconda Txolinerdi sartzen da.)

(Gaztea da, xarmagarria, elegantea, harroa, hantustez betea, gogorra, uzkurra, mokordoa, sentsuala.)

(Oportunismorik ederrena erakutsiko du.)

(Esku-boltsaz gainera, paperezko zorro bat darama, erosketez betea: aki batzuk.)

(Aszentsorea abiatzen da.)

(Deitzeko botoia zapaltzen du.)

(Une batez, itxaroten gelditzen da.)

(Aldo Kaskarinaga sartu eta aszentsorea abiatzen da.)

(Aldo kultoa da, serio, gizon jatorrik eta zintzorik bada, bera da bat, aberatsa, inportantea, arrazista, bikaina, potentea, argia.)

(Baina, ezkutzatzen saiatzen bada ere, atsegin zalea ere bada, kasik kaskarina, gainerakoen ergelkeriaren lekuko jostaria.)

(Maleta txiki bat darama ongi hertsita eskuetan.)

ALDO: (Giocondari) Dei egin diozu aszents...

GIOCONDA: Garbi dago, ala?

ALDO: Oso garbi... hara... etorri da.

(Arraitsu Giocondari) Mesedez...

GIO: Hau bai dela gizatasuna...

(aszentsorean sartuz)Eskerrik ematen ez badizut, berdin izango zaizu, ba?

ALDO: (Bera ere sartuz) Ez naiz hilko horregatik... (botoi egokiaren bila hasiz)

UGO: (Zalapartaka heltzen da.)

(Zarpaila eta pijoa da.)

(Astakilo bat da, zikina, pertsona zuria, billaua.)

(Gabardina eta txapel zuri izanak daramatza soinean, arretarik gabe; alkandora zahar bat, galtza zabalak txorkatilan lotuak, galtzerdi lodiak eta gimnasiako oinetakoak.)

Itxaron!

Itxaron!

Ni ere banator!

(Aszentsorean sartzen da dena irauliz eta itzulipurdikatuz.)

Barkatu... barkatu... (Sortu den nahas-mahasa zuzendu nahirik.)

Triestetik nator.

Trena galdu dut hasteko.